XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Isillik gengozan danok, bildurgarrizko ixilltasunean.

Ikumestxu deitu neutsan andik apurbatera Ikomestxu, ¿ondo zagoz? Ezeustan ezer erantzun.

¿Zelan ba ¡il da egoan da!.

Negar malko lodia erion Kitolisi bere arrigarrizko jazoerea malla onetaraño eldu jakonean, da entzuten egozanak be ezeben urriñean negarra.

Nik eztakit ze ordu inguru izango zan jarraitu eban beste olatu batek txalopea ta semea besartetik kendu eustazanean, eztakit zelan oratu neutsan ostera be txalopeari, eztakit zelan egon nintzan goizeko zazpi ta erdietan Getariako potiñ batek artu genduzan arteraño.

Azkenerako, sena ta konorta galdu jakuzan, taket batzuk giñan atzekoa ta ni, zoraturik gengozan, zer egiten genduan ezgenkiala eutsiten geuntzan txalopeari, lapeak atxari baño gogorrago, atzamarretatik odola eriogula... Gaixorik egon nintzan gero ia illabetean, da sendatu nintzanerako... itxasora barriro.

Baña ez geiago Agur edo Salbea ezan barik.

Isill aldi bat egin ondorean, Kitolisi biotzeko naigabea kentzearren, asi ziran aterpeko gasteak erezian, da etziran geiago isilldu euren lan guztia amaitu arte.